Skip to main content

CG: Ekoizpen handiko artezteko makina

CGa ekoizpen handiko inguruneetarako erabili da, 2000. urtean sortu zenetik.

Automobilgintzako fabrikatzaile handiek, ebaketa erreminten sektoreko enpresa liderrek eta era guztietako transmisioen fabrikatzaileek CG makinak erabiltzen dituzte gaur egun artezketak egiteko.

2020an, CG belaunaldi berria kaleratu genuen. Ez dago hura deskubritzeko modu hoberik bezero bati hartaz hitz egiten entzutea eta benetako ekoizpen ingurune batean lanean ikustea baino.

Talleres Arrietak, Siemens Gamesa bezalako bezeroentzako doitasun handiko piezak mekanizatzen dituen enpresak, CG belaunaldi berriaren gaitasunak azaltzen dizkizu.

Deskargatu bideoa jakiteko zergatik definitzen duen gure bezeroak gure CGa produktibitatearen eta erabilgarritasunaren konbinazio perfektu gisa.

Aurreratzen dizugu Ø610 mm-ko harria (zentroen arteko 1000 mm dituen artezteko makina batean) faktore erabakigarrietako bat dela bezero askok aukera gaitzaten.

0 video cg high production

Select region, country and language