Skip to main content
DANUNI
DANUNI

ARTEZTEKO MAKINA, “GAP” BANKADAREKIN, LURRERATZE TRENAREN OSAGAIETARAKO

Aeronautikaren sektoreko azken aurrerapen teknologikoen abangoardian gaude, eta hegazkin modelo bakoitzerako egokitutako soluzioak eskaintzen ditugu. 
Ikusi bideoa
Highlights
Zaila da azken 35 urteetan ikasi dugun guztia laburbiltzea

Esperientzia maila bat da.  Era guztietako lurreratze trenen mantentze lanetarako eta fabrikaziorako enpresa nagusiekin lankidetzan aritzeak aditu bihurtu gaitu gai  hauetan: 

  • Aeronautikako araudia eta estandarrak 
  • Toolinga 
  • Softwarea 
  • Artezketa prozesuak 
  • Neurketa 
DANUNI
Highlights
MDM: in-/post-process neurtzeko gailu automatikoa

Mekanizatu aurretik

  • Piezaren gainmateriala neurtzen du, mekaniza daitekeela ziurtatzeko
  • Pieza behar bezala jarri dela eta mekanizazio programak akats dimentsionalik ez duela bermatzen du

Datuen erregistroa

  • Neurri dimentsionalak eta geometrikoak jasotzen dituzten txosten metrologiko automatikoak
  • Biribiltasuna, jauzi erradiala, zilindrikotasuna, kontzentrikotasuna, koaxialtasuna, diametroak, diametro etenak, etab.
  • Pieza lirainak eskaneatzea eta joan-etorrian mekanizatzea

Datuak bistaratzea

  • Prozesuaren jarraipena egin ahal izango duzu 3D bistaratzeei esker
danuni MDM
Highlights
Zu zaintzen zaituen makina

Azken belaunaldiko ukipen pantailak, interfaze intuitibo bat duenak, makina modu seguru eta errazean konfiguratzeko aukera ematen dio langileari, beharrezko erremintak eta artezketako eta neurketako prozesu egokia definituz. 

Diseinu ergonomikoa makinaren beste indargune bat da: pieza kargatzea eta kokatzea errazten dizu, makinaren barruan mugimenduak segurtasun osoz egiten uzten dizu, eta nahikoa leku du mantentze lanetarako. 

 

Xehetasun txikiak dira DANUNIren bereizgarriak. 

DANUNI
Datu teknikoak
DANUNI-3050 DANUNI-4100
Puntuen arteko distantzia max. mm 3380 3750
Iraulketa max. “gap”-en mm Ø3050 Ø4100
Zabalera max. “gap”-en (*"gap" mugikorra CNCn aukeran) mm 500/0-1150* 0-1450
Piezen iraulketa max. mm Ø900 Ø1600
Puntuen arteko pisu max. kg 1500 1500
Harriaren diametro max. mm Ø915 Ø915
Harri buruaren potentzia kW 20 20
Harriaren abiadura periferiko max. m/s 60 60
DANUNI-3050 DANUNI-4100
Puntuen arteko distantzia max. in 133 147.6
Iraulketa max. “gap”-en in Ø120 Ø161
Zabalera max. “gap”-en (*"gap" mugikorra CNCn aukeran) in 19.6/0-45.2* 0-57.1
Piezen iraulketa max. in Ø35.4 Ø63
Puntuen arteko pisu max. lb 3307 3307
Harriaren diametro max. in Ø36 Ø36
Harri buruaren potentzia hp 26.8 26.8
Harriaren abiadura periferiko max. sfpm 11811 11811
Aplikazioak

Lurreratze trenaren osagaiak

Zerbitzuak
DANUNIa baldintzarik onenetan edukitzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu
  • Hondatutako edo higatutako torlojuak stockean dugun batekin aldatzeko planak eskaintzen ditugu, makina ahalik eta gutxien egon dadin jarduerarik gabe
  • Makinaren urruneko diagnostikoa: Eduki zure makina konektatuta eta aztertu zure makinaren torlojuen bibrazio atalasea eta boladun torlojuen egoera (zirkulartasun probak, lasaiera neurketak, etab.)
  • Mantentze lanen plan pertsonalizatuak, zure produkzio beharren arabera: laser bidezko interferometriako probak, neurketa ekipoen kalibrazioa, eta askoz gauza gehiago
  • Berrikuntzen katalogo eguneratua (elektronikoa eta mekanikoa), zure OEEa hobetzeko, mantentze lanetako denborak murrizteko eta zaharkitzea saihesteko

 

 

DANUNI
Digital hg
Digitala
Makinen mantentze lanak eta mekanizazio prozesuak optimizatu nahi dituzu?
Off

Select region, country and language