Skip to main content
HG

DOITASUN HANDIZ ARTEZTEKO MAKINA NEURRI HANDIKO PIEZETARAKO

HGren azken xehetasuna ere zaindu dugu, 5.000 mm-ra arteko luzeradun balio handiko piezetarako artezteko makina.
Ikusi bideoa
Highlights
HGren xehetasun guztiei erreparatzen badiezu, ikusi ahal izango duzu makina hau ez dela artezteko makina bat gehiago

Azken xehetasuna ere zaindu dugu, makina hau berezia izan dadin.

  • Gutxieneko hegalak
  • Gidatzearen dimentsionamendua 
  • Giden arteko distantzia
  • Torlojuen dimentsionamendua eta errodamenduak kokatzea
  • Makinaren barruko hoztea
  • Premium osagaiak
Longitud de pieza 0
5000 mm
Peso de pieza 0
5000 kg
Diametro de pieza 0
Ø1040 mm
HG
Highlights
DoGrind+: erabiltzen erraza den software intuitiboa

Artezketa programa

  • Piezaren dimentsioak eta materiala sartze hutsarekin, softwareak artezketa prozesu optimoa sortzen du
  • Erraz editatu ahal izango dituzu geometria konplexuak tresnetan eta piezetan

Erreferentzia aldaketak

Soluzio optimizatuak ditugu pieza ahalik eta azkarren aldatzeko. Besteak beste, artezketa harriaren set-up automatikoa eskaintzen dugu.

Monitorizazioa

  • Kontrolatu makina panel bakar batetik
  • Softwarea ERPrekin edo kanpoko datu baseekin integra daiteke
  • Emaitzak aztertzeko bistaratzeak eta piezen trazabilitatea
Control software
Highlights
MDM: in-/post-process neurtzeko gailu automatikoa

Mekanizatu aurretik

  • Piezaren gainmateriala neurtzen du, mekaniza daitekeela ziurtatzeko
  • Pieza behar bezala jarri dela eta mekanizazio programak akats dimentsionalik ez duela bermatzen du

Datuen erregistroa

  • Neurri dimentsionalak eta geometrikoak jasotzen dituzten txosten metrologiko automatikoak
  • Biribiltasuna, jauzi erradiala, zilindrikotasuna, kontzentrikotasuna, koaxialtasuna, diametroak, diametro etenak, etab.
  • Pieza lirainak eskaneatzea eta joan-etorrian mekanizatzea

Datuak bistaratzea

  • Prozesuaren jarraipena egin ahal izango duzu 3D bistaratzeei esker
MDM
01

in-/post-process neurtzen eta ziurtatzen du, mekanizazio denbora aurrezteko eta hondarrak saihesteko

02

Perdoi dimentsionalak bermatzen ditugu lehen piezatik, IT3n 80 mm-ko diametrora arte, eta IT2n 80 mm-ko diametrotik aurrera.

03

DoGrind+-en erabat integratuta, neurgailua errazago erabiltzeko.

Teknologia
Neurri handiko piezen artezketari buruz ari garenean, xehetasun bakoitza garrantzitsua da
Hg technology
Artezketako torlojuak
  • Ultra doitasuneko errodamenduekin muntatutako buruak, betiko koipeztatzea (buru hidrostatikoaren aukera) eta aurrekarga efizientzia maximorako kalkulatua 
  • Zurruntasun ezin hobea baldintzarik muturrekoenetan
Makinaren egitura
  • Makinaren bloke bakarreko bankada
  • Burdinurtu perlitiko egonkortuzkoa 
  • Hozgarria bankadan eta artezketa eremuan
  • Bibrazioak moteltzeko propietate bikainak
X eta Z ardatza
  • Orgaren desplazamendua V eta gida lau hidrostatikoen bidez, marruskaduraren aurkako estaldura barne, egonkortasun termikoa hobetzeko eta stick-slip efektu termikoak ezabatzeko
  • 0,002 mm-ko zuzentasuna, 1000 mm-ko luzeraren gainean
Burua & kontrapuntua
  • Kalitate handiko materialekin diseinatua, buruen tenperatura eta errendimendua ahalik eta ondoen kontrolatzeko
  • Biribiltasun errore minimoa
  • Loturarako eta/edo arrasterako hainbat sistematarako aldaketa interfaze erraza 
  • Aire koltxoia, mahai gaineko desplazamendua errazteko
B ardatz birakaria
  • Biraketa automatikoa motor momentu baten bidez, eta enkoder birakari absolutu batek kontrolatua
  • Edozein angelutan koka dezake, blokeo mekanikoarekin eta desbloke pneumatikoarekin
  • Errepikagarritasuna: ±1 µm 650 mm-ko erradioan
Kustomizazioa
Pertsonalizatu zure HGa lehiakorragoa izateko

Harri zuzena (S) edo angeluarra (A), baita B ardatz birakaria ere, artezketa soluzio malguak lortzeko konfigurazio aukera zabalarekin.

  • Diamantagailu finkoa
  • Diamantagailua pieza buruan
  • Barrrualdeko harrietarako diamantagailua
  • Diamantezko harri beiraztatuen diamantaketa 
  • Danobat MDM
  • Kontakturik gabeko neurketa sistema
  • Haztagailua
Datu teknikoak
HG-72 HG-72 HG-92
Puntuen arteko distantzia max. mm 1000 2000/3000/4000 3000/4000/5000
Arteztu daitekeen diametro max. (*ez dago erabilgarri MDMrekin) mm Ø500*/640 Ø640/840 Ø840/1040
Puntuen arteko pisu max. kg 250 1500 5000
Harriaren diametro max. (*ez dago erabilgarri B ardatzarekin) mm Ø610/760 Ø610/760/915* Ø760/915/1060*
Harri buruaren potentzia kW 22/30 22/30/45 30/45/60
Harriaren abiadura periferiko max. m/s 60/120 60/120 60/120
MDM diametro anitzeko neurgailuaren heina mm 400 400/600 400/600/800
HG-72 HG-72 HG-92
Puntuen arteko distantzia max. in 39.4 78.7/118/157 118/157/196
Arteztu daitekeen diametro max. (*ez dago erabilgarri MDMrekin) in Ø19.6*/25.2 Ø25.2/33.1 Ø33.1/41
Puntuen arteko pisu max. lb 551 3307 11023
Harriaren diametro max. (*ez dago erabilgarri B ardatzarekin) in Ø24/30 Ø24/30/36* Ø30/36/40*
Harri buruaren potentzia hp 29.5/40.2 29.5/40.2/60.3 40.2/60.3/80.4
Harriaren abiadura periferiko max. sfpm 11811/23622 11811/23622 11811/23622
MDM diametro anitzeko neurgailuaren heina in 15.7 15.7/23.6 15.7/23.6/31.5
Aplikazioak

Abiadura kaxako ardatza

Errotore ardatza

Gas turbinaren errotorea

Boladun torlojua

Makina-erremintaren torlojua 

Inprentako eta paketatzeko arrabola

Torlojuaren ardatz konpresorea

Motor elektrikoaren ardatza

Lurreratze trena

Motelgailuen zurtoina

Mailu hidraulikoa

Tren ardatza

Zerbitzuak
HGa baldintzarik onenetan edukitzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu
  • Hondatutako edo higatutako torlojuak stockean dugun batekin aldatzeko planak eskaintzen ditugu, makina ahalik eta gutxien egon dadin jarduerarik gabe
  • Makinaren urruneko diagnostikoa: makina konektatu eta torlojuen bibrazio atalasea analizatu (zirkulartasun probak, lasaiera neurketak, etab.)
  • Mantentze lanen plan pertsonalizatuak, zure produkzio beharren arabera: laser bidezko interferometriako probak, neurketa ekipoen kalibrazioa, eta askoz gauza gehiago
  • Berrikuntzen katalogo eguneratua (elektronikoa eta mekanikoa), zure OEEa hobetzeko, mantentze lanetako denborak murrizteko eta zaharkitzea saihesteko

 

 

HG
Digital hg
Digitala
Makinen mantentze lanak eta mekanizazio prozesuak optimizatu nahi dituzu?
Deskargak
Catalogue
Artxiboa
Off

Select region, country and language