Skip to main content
WT

XXL ARTEZTEKO MAKINA, NEURRI HANDIKO PIEZETARAKO

WTaren azken xehetasuna ere zaindu dugu. 8000 mm-ra arteko XXL piezak artezteko makina da WTa.
Ikusi bideoa
Highlights
WTaren xehetasun guztiei erreparatzen badiezu, ikusi ahal izango duzu

Azken xehetasuna ere zaindu dugu, makina hau berezia izan dadin.

  • Gutxieneko hegalak
  • Gidatzearen dimentsionamendua 
  • Giden arteko distantzia
  • Torlojuen dimentsionamendua eta errodamenduak kokatzea
  • Makinaren barruko hoztea
  • Premium osagaiak
Longitud de pieza 0
8000 mm
Peso de pieza 0
15000 kg
Diametro de pieza 0
Ø1560 mm
WT
Highlights
DoGrind+: erabiltzen erraza den software intuitiboa

Artezketa programa

  • Piezaren dimentsioak eta materiala sartze hutsarekin, softwareak artezketa prozesu optimoa sortzen du.
  • Erraz editatu ahal izango dituzu geometria konplexuak tresnetan eta piezetan

Erreferentzia aldaketak


Soluzio optimizatuak ditugu pieza ahalik eta azkarren aldatzeko. Besteak beste, artezketa harriaren set-up automatikoa eskaintzen dugu.

Monitorizazioa

  • Kontrolatu makina panel bakar batetik
  • Softwarea ERPrekin edo kanpoko datu baseekin integra daiteke
  • Emaitzak aztertzeko bistaratzeak eta piezen trazabilitatea
Control software
Highlights
MDM: in-/post-process neurtzeko gailu automatikoa

Mekanizatu aurretik

  • Piezaren gainmateriala neurtzen du, mekaniza daitekeela ziurtatzeko
  • Pieza behar bezala jarri dela eta mekanizazio programak akats dimentsionalik ez duela bermatzen du

Datuen erregistroa

  • Neurri dimentsionalak eta geometrikoak jasotzen dituzten txosten metrologiko automatikoak
  • Biribiltasuna, jauzi erradiala, zilindrikotasuna, kontzentrikotasuna, koaxialtasuna, diametroak, diametro etenak, etab.
  • Pieza lirainak eskaneatzea eta joan-etorrian mekanizatzea

Datuak bistaratzea

  • Prozesuaren jarraipena egin ahal izango duzu 3D bistaratzeei esker
WT
01

In-/post-process neurtzen eta ziurtatzen du, mekanizazio denbora aurrezteko eta hondarrak saihesteko

02

Perdoi dimentsionalak bermatzen ditugu lehen piezatik, IT3n 80 mm-ko diametrora arte, eta IT2n 80 mm-ko diametrotik aurrera.

03

DoGrind+-en erabat integratuta, neurgailua errazago erabiltzeko.

Teknologia
Neurri handiko piezen artezketari buruz ari garenean, xehetasun bakoitza garrantzitsua da
Wt technology
Artezketa buruak
  • Ultra doitasuneko errodamenduekin muntatutako buruak, betiko koipeztatzea (buru hidrostatikoaren aukera) eta aurrekarga efizientzia maximorako kalkulatua 
  • Zurruntasun ezin hobea baldintzarik muturrekoenetan
Makinaren egitura
  • Makinaren bloke bakarreko bankada
  • Burdinurtu perlitiko egonkortuzkoa 
  • Hozgarria bankadan eta artezketa eremuan
  • Bibrazioak moteltzeko propietate bikainak
X eta Z ardatza
  • Orgaren desplazamendua V eta gida lau hidrostatikoen bidez, marruskaduraren aurkako estaldura barne, egonkortasun termikoa hobetzeko eta stick-slip efektu termikoak ezabatzeko
  • 0,002 mm-ko zuzentasuna, 1000 mm-ko luzeraren gainean
Burua & kontrapuntua
  • Kalitate handiko materialekin diseinatua, buruen tenperatura eta errendimendua ahalik eta ondoen kontrolatzeko
  • Biribiltasun errore minimoa
  • Loturarako eta/edo arrasterako hainbat sistematarako aldaketa interfaze erraza 
  • Aire koltxoia, mahai gaineko desplazamendua errazteko
B ardatz birakaria
  • Biraketa automatikoa motor momentu baten bidez, eta enkoder birakari absolutu batek kontrolatua
  • Edozein angelutan koka dezake, blokeo mekanikoarekin eta desblokeo pneumatikoarekin
  • Errepikagarritasuna: ±1 µm 650 mm-ko erradioan
Kustomizazioa
Pertsonalizatu zure WTa lehiakorragoa izateko

Harri zuzena (S) edo angeluarra (A), baita B ardatz birakaria ere, artezketa soluzio malguak lortzeko konfigurazio aukera zabalarekin.

  • Diamantatzeko sistema
  • Diamantagailu finkoa
  • Diamantagailua pieza buruan
  • Barrualdeko harrietarako diamantagailua
  • Diamantezko harri beiraztatuen diamantaketa 
  • Danobat MDM
  • Kontakturik gabeko neurketa sistema
  • Haztagailua
Datu teknikoak
WT-72 WT-92 WT-100
Puntuen arteko distantzia max. mm 3000/4000/5000/6000 3000/4000/5000/6000/7000/8000 4000/5000/6000/7000/8000
Arteztu daitekeen diametro max. (*ez dago erabilgarri MDMrekin) mm Ø640/840 Ø840/1040 Ø1040/1240/1560
Puntuen arteko pisu max. kg 1500 5000 8000/15000
Harriaren diametro max. (*ez dago erabilgarri B ardatzarekin) mm Ø760/915/1060* Ø760/915/1060/1250* Ø915/1060/1250*
Harri buruaren potentzia kW 30/45/60 30/45/60 30/45/60
Harriaren abiadura periferiko max. m/s 60/120 60/120 60/120
MDM diametro anitzeko neurgailuaren heina mm 400/600 400/600/800 600/800
WT-72 WT-92 WT-100
Puntuen arteko distantzia max. in 118/157/196/236 118/157/196/236/275/315 157/196/236/275/315
Arteztu daitekeen diametro max. (*ez dago erabilgarri MDMrekin) in Ø25.2/33.1 Ø33.1/41 Ø41/48.8/61.4
Puntuen arteko pisu max. lb 3307 11023 17637/33069
Harriaren diametro max. (*ez dago erabilgarri B ardatzarekin) in Ø30/36/40* Ø30/36/40/50* Ø30/40/50*
Harri buruaren potentzia hp 40.2/60.3/80.4 40.2/60.3/80.4 40.2/60.3/80.4
Harriaren abiadura periferiko max. sfpm 11811/23622 11811/23622 11811/23622
MDM diametro anitzeko neurgailuaren heina in 15.7/23.6 15.7/23.6/31.5 23.6/31.5

Engranaje kaxako ardatza

Estrusioko torlojua

Inprentako eta paketatzeko arrabola

Motor elektrikoaren ardatza

Tren ardatza

Zerbitzuak
Zure WTa baldintzarik onenetan edukitzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu
  • Hondatutako edo higatutako torlojuak stockean dugun batekin aldatzeko planak eskaintzen ditugu, makina ahalik eta gutxien egon dadin jarduerarik gabe
  • Makinaren urruneko diagnostikoa: makina konektatu eta torlojuen bibrazio atalasea analizatu (zirkulartasun probak, lasaiera neurketak, etab.)
  • Mantentze lanen plan pertsonalizatuak, zure produkzio beharren arabera: laser bidezko interferometriako probak, neurketa ekipoen kalibrazioa, eta askoz gauza gehiago
  • Berrikuntzen katalogo eguneratua (elektronikoa eta mekanikoa), zure OEEa hobetzeko, mantentze lanetako denborak murrizteko eta zaharkitzea saihesteko

 

 

Service wt
Digital hg
Digitala
Makinen mantentze lanak eta mekanizazio prozesuak optimizatu nahi dituzu?
Deskargak
Catalogue
Artxiboa
Off

Select region, country and language