Skip to main content

2024: ospakizunen urtea

Urtarrila 29, 2024
Danobat & Overbeck

2024a ospakizun urtea izango da.

Hasteko, Danobatek 70 urte beteko ditu.

Urte osoan zehar ekitaldiak antolatuko dira, baina aste “nagusia” apirilaren 22tik 28ra izango da: Elgoibarko P4 lantegia inauguratuko dugu, eta Danobateko ateak irekiko dizkiegu senideei, erretiratuei, bezeroei eta ikasleei.

Azken talde honi bereziki zuzendutako ekitaldia apirilak 30an izango da, Ikasle Eguna ospatuko baitugu.

Gainera, aurten 100 urte beteko ditu Overbeckek.

Ekainaren 27, 28 eta 29an Overbecken mendeurrena ospatuko dugu. “A century of precision, a future of excellence” lemarekin ekitaldi ofizial bat egingo da, eta ikasle eta familientzako ekitaldi espezifikoak antolatuko ditugu.  

Laster emango ditugu xehetasun gehiago.

Select region, country and language