Skip to main content

Bezero batek %70 handitu du bere produktibitatea gure ESTARTA-650arekin

Urria 23, 2023
Hydraulic cilinders

2021ean gure ESTARTA-650 makina zentrogabea hornitu genuen zilindro hidraulikoen gorputzak plongeean (zeharka) artezteko. Proiektu honetan, bezeroa arduratu zen makinaren automatizazioaz. Ekoizpenean bi urte eman ondoren, makinaren erabilgarritasuna %98 baino gehiago izatea lortu da, eta, horrela, proiektu arrakastatsu bihurtu da.

Aurretik, bezeroak puntu arteko eta retrofita eginda zuten makina zentrogabe zahar bi ere erabiltzen zituen. Soluzio berriarekin, makina bakarrarekin lortu du aurretik hiru makinarekin lortzen zuen lana egitea, eta prozesu erabat eskuzkoa izatetik prozesu automatikoa izatera igaro da.

Makinari dagokionez, oso moldakorra da, 65 eta 200 mm bitarteko diametroko eta 200 eta 650 mm bitarteko luzera duten piezak artezteko gai da, eta erreferentzia aldatzeko denbora oso laburra da.

Ikusi Estarta makina martxan >

 

Select region, country and language