Skip to main content

Proiektu Kudeatzailea

MISIOA:

Funtzio komertzialari laguntza ematea eta produktu eta zerbitzuen eskaintzak lantzea eta kudeatzea, eskaintza eskatzen denetik eskaria lortu arte, eskaintzarik lehiakorrena lortzeko, merkatuaren baldintzak eta prozesu estandarrak betez.

 

ZEREGINAK:

  • Bezeroaren beharrak ulertzeaz arduratuko da, kostuen azterketak, prozesuaren azterketa teknikoa eta eskaintzak eginez.
  • Irtenbideak definitzen, sustatzen, saltzen eta kudeatzen parte hartuko du, eta bezeroarekiko solaskide nagusia izango da.
  • Eskaeraren betetze-mailaren buru izango da, eginkizun eta eragile guztiak koordinatuz.

 

ESKATZEN DA:

  • Formazioa: Gradua edo ingeniaritza teknikoa/Goi-mailako ingeniaritza edo Masterra.
  • Hizkuntzak: B2 euskara, C1 ingelesa eta alemana edo frantsesa.
  • Proiektuen kudeaketan esperientzia frogagarria eta/edo ziurtagiriak (PMP, CAPM, masterra, etab.)  izatea baloratuko da.
  • Pertsona dinamikoa, komunikatzeko eta bezeroari orientatzeko gaitasuna duena. Ekimenarekin eta talde-lanerako gaitasunarekin.
  • Bidaiatzeko prestasuna.

 

ESKAINTZEN DA:

  • Garapen profesionala ingurune berritzaile eta nazioartekoan.
  • Diziplina eta kultura anitzeko taldeetan lan egitea.
  • Bezeroa erdigunean duen proiektu baten parte izatea, non pertsonek berebiziko garrantzia duten.
  • Lan-bizitza eta bizitza-pertsonala hobeto uztartu ahal izateko hainbat neurri.

Select region, country and language