- Home
- Automobilgintza eta e-mugikortasuna
Automobilgintza eta e-mugikortasuna
Artezteko eta gogorrean torneatzeko soluzioak eskaintzen ditugu, ez soilik ICE automobilen osagaiak mekanizatzeko, baita e-mugikortasuna iristearekin batera agertu diren pieza berrietarako ere
Sektore aeroespazialeko pieza hauetarako ditugu, besteak beste, soluzio lehiakorrak:
Pieza lotura bakarrean mekanizatzen du. Piezaren geometriak oso egonkor mantentzen ditugu, harria azkar profilatzeko aukera ematen duen diamantatze sistema bereziari esker.
Boladun torlojuen azkoinak mekanizatzeko prozesua menderatzen dugu.
30 urte baino gehiago daramatzagu tornu bertikalak egiten. Gustatuko litzaizuke hagunak mekanizatzeko linea edo zelula automatiko bat nolakoa izango litzatekeen simulatzea?
Boladun torlojuen azkoinak mekanizatzeko prozesua menderatzen dugu.
Turbo elektrikoaren ardatzen mekanizazioari dagokionez, doitasun oso zorrotzak lortzeko gaitasuna da funtsezko faktorea.
Industria horretako eragile nagusiekin batera, mekanizazioaren soluziorik produktiboena garatu dugu.
Zein da EVren ardatz eragileen mekanizaziorako soluziorik onena? “Soluzio hobea” ez da inoiz bakarra izaten.
Ziklo denbora oso laburrak, materiala harrotzeko gaitasun handia duen abiadura handiko artezketari eta soluzioaren parte den portikoari esker.
Badakigu ardatzak mekanizatzeko funtsezkoa dela soluzioa malgua izatea. Kontrapuntu mugikorra bezalako prestazioak ditu erreferentzia azkar aldatzeko.
Dimentsio desberdineko transmisio ardatzetarako soluzioak garatu ditugu, transmisio ardatz handi eta txikietarako, eta horiekin errendimendu maila handiak lortuko dituzu makina bakar batekin.
Perdoirik zorrotzenak lortuko dituzu, produktibitaterik handienarekin eta (des)karga sistema pertsonalizatzeko aukerarekin, baita benetan txikiak diren piezetarako ere.
Zentrorik gabeko gure artezteko makinarekin baldintza egonkorrenetan mekanizatu ahal izango duzu, eta ziklo denbora oso lehiakorrarekin.
Pieza lotura bakarrean mekanizatzen du. Piezaren geometriak oso egonkor mantentzen ditugu, harria azkar profilatzeko aukera ematen duen diamantatze sistema bereziari esker.
Zein da erronka direkzioko piñoien mekanizazioan? Ahalik eta errendimendu handiena bermatzea. Eta soluzioa?
Direkzioko kremailerak artezteko soluzio egokia dugu. Zentrorik gabeko gure artezteko makinak 650 mm-ra arteko diametroa duten harriak ditu. Ez duzu uste nahikoa zabala dela?
Beharrezko mekanizazio eragiketa guztiak lotura bakar batean egiten ditu, aurpegiak arteztea barne. Perdoi dimentsionalak, zimurtasunekoak eta geometrikoak bermatuta daude.