Skip to main content
DFR

TREN MAKINETARAKO ETA MERKANTZIEN BAGOIETARAKO HOBI TORNUA

DFR modeloa (tandem bertsioan ere bai) berariaz diseinatuta eta fabrikatuta dago tren makinen eta merkantzien bagoien gurpilak birprofilatzeko.
Ikusi bideoa
Teknologia
Trenak birprofilatzean, xehetasun bakoitzak garrantzia du
0 dfr technology
Makinaren egitura burdinurtuzkoa da
  • Bibrazio posibleak moteltzeko sistema bikaina
  • Errendimendurik onena tenperatura aldaketak daudenean
X-Z orgak

Erreminta etxea eta neurgailuak ditu. Gida lineal zehatzak eta fidagarriak.

Neurketa sistema

Tornuak automatikoki kalkulatzen du gurpilaren profil optimoa, higadura egoeraren arabera, eta horrek efizientzia handiagoa ematen du.

Gurpilen trakzio sistema

Gurpilaren trakzioa errodadura azaleratik kanpo dagoen zona bat erabiliz egiten da. Horrek gurpilaren errotazio egonkortasuna hobetzen du, baita gurpila higatuta badago ere.

Gidatze axialeko sistema

Oso sendoa da, eta biraketako eta ebaketako indarren ondorioz ardatz muntatuaren mugimendu axiala ezabatzeko gaitasuna du. Bizitza baliagarria luzatzea lortzen da altzairu gogortuzko arrabolei eta lubrifikazio automatikoari esker.

Teknologia
Makina jasangarria eta instalatzen erraza
0 dfr technology foso
Makina instalatzeko denbora laburra

Makinaren instalazioa erraztuko duen hobi diseinu sinple eta egokia.

Irisgarritasuna eta mantentze lanak

Langilearentzako irisgarritasunik eta ergonomiarik handienak.

Layout eta hobi optimizatuak

Langilearentzako irisgarritasunik eta ergonomiarik handienak.

Kustomizazioa
Kustomizatu zure DFRa
  • Neurketa (1) (6)
  • Profil torneaketa (2)
  • Kanpoko aurpegien torneaketa (3)
  • Gurpilean muntatutako balaztatze diskoen torneaketa (4)
  • Ardatzean muntatutako balaztatze diskoen torneaketa (5)
  • Lotura koipe kaxaren bidez
  • Lotura puntu artean
Datu teknikoak
DFR/DFR (tandem)
Bidearen zabalera mm 1000/1676
Gurpilaren diametro min./max. mm 375/1400
Profilaren zabalera mm 75/150
Ardatz bakoitzeko gehieneko karga Tn 40
Eragintza nagusiaren potentzia kW 2 x 30
Txirbil sekzio mm2 10
Gurpilaren Ø aldea (ardatz muntatuak) mm ≤ 0,1
Gurpilaren Ø aldea (bogiea) mm ≤ 0,3
Desbideratze erradiala mm ≤ 0,1
Gurpil profilaren geometria mm ≤ 0,2
DFR/DFR (tandem)
Bidearen zabalera in 40/60
Gurpilaren diametro min./max. in 14.76/49
Profilaren zabalera in 3/5.9
Ardatz bakoitzeko gehieneko karga Short tons 44
Eragintza nagusiaren potentzia hp 2 x 40.23
Txirbil sekzio in2 0.0155
Gurpilaren Ø aldea (ardatz muntatuak) in ≤ 0.0039
Gurpilaren Ø aldea (bogiea) in ≤ 0.0118
Desbideratze erradiala in ≤ 0.0039
Gurpil profilaren geometria in ≤ 0.0079
Aplikazioak

Ardatz muntatuak

Zerbitzuak
Zure DFRa baldintzarik onenetan edukitzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu
  • Urteko mantentze lan prebentiboa, kalibrazioa eta plan pertsonalizatuak, ekipo esperientziadun batek kudeatuta
  • Prozesuen ingeniaritza eta garapena: aukeratu zure piezarako lotura eta tresna egokiak
  • Prest gaude urruneko laguntza emateko. Zure eskaera azkar kudeatzen dugu eta erantzun azkarra ematen diogu, mundu osoan

 

 

DFR
ESTARTA
Digitala
Makinen mantentze lanak eta mekanizazio prozesuak hobetu nahi dituzu?
Deskargak
Catalogue
Artxiboa
Off

Select region, country and language