ARTEZTEKO MAKINA, “GAP” BANKADAREKIN, LURRERATZE TRENAREN OSAGAIETARAKO
Aeronautikaren sektoreko azken aurrerapen teknologikoen abangoardian gaude, eta hegazkin modelo bakoitzerako egokitutako soluzioak eskaintzen ditugu.
Esperientzia maila bat da. Era guztietako lurreratze trenen mantentze lanetarako eta fabrikaziorako enpresa nagusiekin lankidetzan aritzeak aditu bihurtu gaitu gai hauetan:
- Aeronautikako araudia eta estandarrak
- Toolinga
- Softwarea
- Artezketa prozesuak
- Neurketa
Mekanizatu aurretik
- Piezaren gainmateriala neurtzen du, mekaniza daitekeela ziurtatzeko
- Pieza behar bezala jarri dela eta mekanizazio programak akats dimentsionalik ez duela bermatzen du
Datuen erregistroa
- Neurri dimentsionalak eta geometrikoak jasotzen dituzten txosten metrologiko automatikoak
- Biribiltasuna, jauzi erradiala, zilindrikotasuna, kontzentrikotasuna, koaxialtasuna, diametroak, diametro etenak, etab.
- Pieza lirainak eskaneatzea eta joan-etorrian mekanizatzea
Datuak bistaratzea
- Prozesuaren jarraipena egin ahal izango duzu 3D bistaratzeei esker
Azken belaunaldiko ukipen pantailak, interfaze intuitibo bat duenak, makina modu seguru eta errazean konfiguratzeko aukera ematen dio langileari, beharrezko erremintak eta artezketako eta neurketako prozesu egokia definituz.
Diseinu ergonomikoa makinaren beste indargune bat da: pieza kargatzea eta kokatzea errazten dizu, makinaren barruan mugimenduak segurtasun osoz egiten uzten dizu, eta nahikoa leku du mantentze lanetarako.
Xehetasun txikiak dira DANUNIren bereizgarriak.
DANUNI-3050 | DANUNI-4100 | ||
---|---|---|---|
Puntuen arteko distantzia max. | mm | 3380 | 3750 |
Iraulketa max. “gap”-en | mm | Ø3050 | Ø4100 |
Zabalera max. “gap”-en (*"gap" mugikorra CNCn aukeran) | mm | 500/0-1150* | 0-1450 |
Piezen iraulketa max. | mm | Ø900 | Ø1600 |
Puntuen arteko pisu max. | kg | 1500 | 1500 |
Harriaren diametro max. | mm | Ø915 | Ø915 |
Harri buruaren potentzia | kW | 20 | 20 |
Harriaren abiadura periferiko max. | m/s | 60 | 60 |
DANUNI-3050 | DANUNI-4100 | ||
---|---|---|---|
Puntuen arteko distantzia max. | in | 133 | 147.6 |
Iraulketa max. “gap”-en | in | Ø120 | Ø161 |
Zabalera max. “gap”-en (*"gap" mugikorra CNCn aukeran) | in | 19.6/0-45.2* | 0-57.1 |
Piezen iraulketa max. | in | Ø35.4 | Ø63 |
Puntuen arteko pisu max. | lb | 3307 | 3307 |
Harriaren diametro max. | in | Ø36 | Ø36 |
Harri buruaren potentzia | hp | 26.8 | 26.8 |
Harriaren abiadura periferiko max. | sfpm | 11811 | 11811 |
Lurreratze trenaren osagaiak
- Hondatutako edo higatutako torlojuak stockean dugun batekin aldatzeko planak eskaintzen ditugu, makina ahalik eta gutxien egon dadin jarduerarik gabe
- Makinaren urruneko diagnostikoa: Eduki zure makina konektatuta eta aztertu zure makinaren torlojuen bibrazio atalasea eta boladun torlojuen egoera (zirkulartasun probak, lasaiera neurketak, etab.)
- Mantentze lanen plan pertsonalizatuak, zure produkzio beharren arabera: laser bidezko interferometriako probak, neurketa ekipoen kalibrazioa, eta askoz gauza gehiago
- Berrikuntzen katalogo eguneratua (elektronikoa eta mekanikoa), zure OEEa hobetzeko, mantentze lanetako denborak murrizteko eta zaharkitzea saihesteko