Skip to main content

Soluzio integrala eskaintzeko dugun gaitasuna, bezeroek gu aukeratzeko faktoreetako bat

Urria 30, 2023
Superfinishing

Orain gutxi, ponpa hidraulikoko pistoiak artezteko zentrorik gabeko makina bat hornitu dugu.

Eskatutako perdoiak ikusita (0,8 µm-ko Rt-ko zimurtasuna, Ra < 0,05 izanik lan egitera behartzen duena), horrek esan nahi du pieza arteztu ondoren superakabera bat egin beharko zaiola. Gure bezeroak beste eskaintza batzuk jaso zituen, baina superakabera faserako bezeroak beste hornitzaile bat izan behar zuen. Soluzio osoa (edo integrazioa) izan da, bezeroak baieztatu zigunez, gu aukeratzeko faktore nagusia.

Xehetasunetan sartuta, ESTARTA honetan pieza osoa (gorputza eta bola) edo gorputza bakarrik arteztu daiteke. Horregatik, makinak Estartan jada estandarizatuta dagoen garapen berezi bat dauka artezteko harriaren diamantatze malgurako. 

Lehen aurreratu dugunez, piezak oso perdoi zorrotzak ditu. Diametroko perdoia 2 µm-koa da, eskatzen den zilindrikotasuna 1,5 µm-koa izanik. Makinaren zurruntasuna, haren doitasuna eta motor linealez eta arau optikoez hornitutako diamantagailuak ere gakoak izan dira perdoi horiek ziurtatzeko, makina “konbentzionalekin” oso zaila izango zatekeen-eta hori lortzea.

Select region, country and language