Industriaren araberako aplikazioak
Besteak beste, aplikazio hauetarako ditugu artezketako eta gogorreko torneaketako soluzioak
18 emaitza
Aplikazioa | Teknologia | Makina | ||
---|---|---|---|---|
Abiadura kaxako ardatza | Kanpoaldeak artezteko makinak | CG | ||
Beharrezko mekanizazio eragiketa guztiak lotura bakar batean egiten ditu, aurpegiak arteztea barne. Perdoi dimentsionalak, zimurtasunekoak eta geometrikoak bermatuta daude.
|
||||
Ardatza | Kanpoaldeak artezteko makinak | CG | ||
Badakigu ardatzak mekanizatzeko funtsezkoa dela soluzioa malgua izatea. Kontrapuntu mugikorra bezalako prestazioak ditu erreferentzia azkar aldatzeko.
|
||||
Barautsa | Kanpoaldeak artezteko makinak | CG | ||
Badakigu barautsen mekanizazioan lortutako produktibitate mailak makinaren sendotasunaren araberakoak direla neurri handian. Bazenekien ESTARTA merkatuko makina sendoenetakoa dela?
|
||||
Barrualdeko eta kanpoaldeko uztaia | Kanpoaldeak artezteko makinak | CG | ||
Artezketaz zein gogorrean torneatzeaz dugun knowhowari esker, zure pieza mekanizatzeko soluzio egokia eskain diezazukegu.
|
||||
Boladun torlojua | Kanpoaldeak artezteko makinak | CG | ||
Doitasuna da erronka nagusia boladun torlojuak bezain pieza lirainak mekanizatzeaz hitz egiten dugunean.
|
||||
Boladun torlojuaren azkoina | Kanpoaldeak artezteko makinak | CG | ||
Boladun torlojuen azkoinak mekanizatzeko prozesua menderatzen dugu. Gure soluzioarekin prozesuaren etapak minimizatu ahal izango dituzu, eta zikloaren denbora murriztu eta kalitatea hobetu.
|
||||
Direkzioko azkoina | Kanpoaldeak artezteko makinak | CG | ||
Pieza lotura bakarrean mekanizatzen du. Piezaren geometriak oso egonkor mantentzen ditugu, harria azkar profilatzeko aukera ematen duen diamantatze sistema bereziari esker.
|
||||
Direkzioko piñoia | Kanpoaldeak artezteko makinak | CG | ||
Zein da erronka direkzioko piñoien mekanizazioan? Ahalik eta errendimendu handiena bermatzea. Eta soluzioa? Piezaren material batzuk arteztea, tandem harri batekin eta (des)karga automatizatuko sistema batekin.
|
||||
Errotore ardatza | Kanpoaldeak artezteko makinak | CG | ||
Erronka: pieza akastunak minimizatzea. Estaldura (HVOF, kromoa, etab.) duten piezek diamantatze eta artezte prozesu berezia behar dute. Gure soluzioek mota guztietako segurtasun neurriak dituzte, pieza ona lehenengoan lortuko dugula bermatzeko.
|
||||
EVren ardatz eragilea | Kanpoaldeak artezteko makinak | CG | ||
Zein da EVren ardatz eragileen mekanizaziorako soluziorik onena? “Soluzio hobea” ez da inoiz bakarra izaten. Egia esan, zure piezaren dimentsioaren, ekoizpen beharren eta beste faktore askoren araberakoa da dena. Makina zorro zabala dugu, artezteko makinak eta gogorrean torneatzeko tornuak ere bai…
|