Industriaren araberako aplikazioak
Besteak beste, aplikazio hauetarako ditugu artezketako eta gogorreko torneaketako soluzioak
16 emaitza
Aplikazioa | Teknologia | Makina | ||
---|---|---|---|---|
Arrabola | Artezteko makina zentrogabeak | Estarta | ||
Hembrugekin, gogorrean torneatzen adituak diren heinean, eta Estartarekin, zentrorik gabeko artezketan adituak diren heinean, arrabolak mekanizatzeko soluziorik onena eskain diezazukegu. Softwarea da makina horietatik gehien gustatuko zaizun elementuetako bat.
|
||||
Balbula irristailua | Artezteko makina zentrogabeak | Estarta | ||
Zein da balbula irristailuaren mekanizazioan dugun erronka? Doitasuna, doitasuna eta doitasuna. Granitozko bankada, motor linealak, makina diseinu optimizatua... Xehetasun bakoitzak garrantzia du perdoi zorrotzenak lortu nahi direnean.
|
||||
Barautsa | Artezteko makina zentrogabeak | Estarta | ||
Badakigu barautsen mekanizazioan lortutako produktibitate mailak makinaren sendotasunaren araberakoak direla neurri handian. Bazenekien ESTARTA merkatuko makina sendoenetakoa dela?
|
||||
Barrualdeko eta kanpoaldeko uztaia | Artezteko makina zentrogabeak | Estarta | ||
Artezketaz zein gogorrean torneatzeaz dugun knowhowari esker, zure pieza mekanizatzeko soluzio egokia eskain diezazukegu.
|
||||
Bielako torlojua | Artezteko makina zentrogabeak | Estarta | ||
Erreferentzia denbora errekorrean aldatu nahi duzu? Gure HMIari eta harriak diamantatzeko OptiDress programari esker, besteak beste, denbora errekorrean aldatu ahal izango duzu erreferentzia.
|
||||
Direkzioko kremailera | Artezteko makina zentrogabeak | Estarta | ||
Direkzioko kremailerak artezteko soluzio egokia dugu. Zentrorik gabeko gure artezteko makinak 650 mm-ra arteko diametroa duten harriak ditu. Ez duzu uste nahikoa zabala dela? Jarri gurekin harremanetan eta gehiago kontatuko dizugu.
|
||||
EVren ardatz eragilea | Artezteko makina zentrogabeak | Estarta | ||
Zein da EVren ardatz eragileen mekanizaziorako soluziorik onena? “Soluzio hobea” ez da inoiz bakarra izaten. Egia esan, zure piezaren dimentsioaren, ekoizpen beharren eta beste faktore askoren araberakoa da dena. Makina zorro zabala dugu, artezteko makinak eta gogorrean torneatzeko tornuak ere bai…
|
||||
EVren, e-bikeren ardatz eragilea | Artezteko makina zentrogabeak | Estarta | ||
Industria horretako eragile nagusiekin batera, mekanizazioaren soluziorik produktiboena garatu dugu.
|
||||
Fastener | Artezteko makina zentrogabeak | Estarta | ||
Gure HMIari eta harriak diamantatzeko OptiDress programari esker, besteak beste, denbora errekorrean aldatu ahal izango duzu erreferentzia.
|
||||
Gurutzeta | Artezteko makina zentrogabeak | Estarta | ||
Zentrorik gabeko gure artezteko makinarekin baldintza egonkorrenetan mekanizatu ahal izango duzu, eta ziklo denbora oso lehiakorrarekin.
|