Ekipamenduetan soluzio berritzaileak garatzen ditugu, eta balio handiko zerbitzuak eskaintzen ditugu fabrikazio eremuan.

Gure bezeroen produktibitatea hobetzea dugu helburu, horretarako end to end soluzioak eskainita.

Gure bezeroen eskakizunetara egokitutako erantzuna ematen dugu, artezketa eta torneaketako teknologietan dugun ezagutza sakonetik abiatuta.

Ezagutu gure soluzioak

Teknologien arabera

Artezketa

Kanpoaldekoa

Kanpoaldeak doitasun handiz arteztea, balio erantsi handia eta presio/doitasun eremuan zein produkzio mailetan betekizun zorrotzak dituzten osagaientzat. 

Informazio gehiago
Barrualdekoa

Barrualdeak eta erradioak artezteko DANOBAT-OVERBECK makinak, 90 urte baino gehiagoko esperientziaren aitortza eta bermea dutenak.

Informazio gehiago
Bertikala

Artezketa makina bertikalak, oso moldagarriak eta lan ugari egiteko gai direnak, eta bereziki balio erantsi handiko osagaietarako diseinatuak direnak.

Informazio gehiago
Zentrogabeak

ESTARTA Artezteko makina zentrogabeen belaunaldi berria, doitasun, zurruntasun eta bibrazioen moteltzeari dagokienez eskakizun zorrotzenei erantzuteko diseinatuak.

Informazio gehiago

Torneaketa

Doitasunezkoa

Artezketan eta torneaketan urteetan edukitako esperientzia, zeinarekin gai garen sortzeko artezketaren berezko doitasunak eta  torneaketa moldagarritasuna aldi berean lor ditzakeen soluzio bat.

Informazio gehiago
Horizontala

Hodi, kuplak eta tren ardatzak mekanizatzeko bereziki diseinatutako soluzioak, segurtasuneko estandarrik zorrotzenei erantzuteko gai direnak.

Informazio gehiago
Bertikala

Aluminiozko hagunak torneatzeko soluzioak automobilgintzarako, bai eta tren gurpilen mantentze lanetarako eta fabrikaziorako ere.

Informazio gehiago

End-to-End

Ingeniaritza aurreratua

Espezialistarik hoberenak ditugu mekanizazio sistemak, ekipamendua eta automatizazioa aurretiaz diseinatzeko modua definitzen dutenak.

Ekoizpenaren eta prozesuen simulazioa eta modelatzea

Prozesuen eta lan fluxuen azterketa zehatza simulazio ereduak garatzeko eta horren bidez errendimendua maximizatzen laguntzeko.

Automatizazioa

Automatizazio soluzio efizienteak, ekoizpen denbora minimoak bermatzeko eta produktibitatea handitzeko.

Makinen fabrikazioa

Gure bezeroen eskakizunetara egokitutako soluzioak, artezketa eta torneaketako teknologien gainean dugun ezagutza sakonetik abiatuta.

Neurketa sistemak

Neurgailuak gure soluzioetan integratuta, piezaren benetako neurriak bermatzeko mekanizatzen ari den bitartean bai eta neurketa txostenak sortzeko ere.

Sistemen integrazioa

Sistemen integrazioa, bai eragiketa osagarriak egiteko, hala nola garbiketa funtzioak edo SPC estazioak, bai mekanizazio prozesu osoetarako, zeinak artezketaz gain beste eragiketa batzuk ere hartzen dituen.

Ikuspegi digitala

Azken teknologia digitala eta makina-erreminten eta ekoizpen sistemen fabrikazioan 65 urte baino gehiagoko esperientzia konbinatzen dituzten soluzioak.

Zerbitzu aurreratuak

Beren ekipoen bizitza ziklo osoan espezializatutako zerbitzuak, 40 herrialde baino gehiagotan arreta azkarra, eraginkorra eta hurbila eskaintzen lan egiten duten eta oso trebatuta dauden profesionalen sare zabal batek eskainita.

Sektoreka

Aeroespaziala

30 urte baino gehiago daramatzagu sektore aeroespazialak dituen erronkei erantzuten, eta sektore horren aurrerapen teknologikoan laguntzen soluzio aurreratuen garapenaren bitartez.

Informazio gehiago
Automobilgintza

Fabrikatzailerik zorrotzenen erronkak ebazten emandako urteek eta erreferentzien katalogo zabal batek sektorerako ditugun soluzioak bermatzen dituzte.

Informazio gehiago
Ekipo ondasunak

Soluzio aurreratuak, industriako ekiporik aurreratuenetarako funtsezkoak diren osagaien mekanizaziorako.

Informazio gehiago
Energia

Iturri berriztagarrietatik energia sortzen diharduten industrien efizientzia eta iraunkortasuna bilatzen duten funtsezko osagarriak fabrikatzeko sistemak.

Informazio gehiago
Trena

Abangoardiako teknologia tren sektoreko errodadura osagaien fabrikaziorako eta mantentze lanetarako, gure bezeroekiko elkarlan estuari esker garatua.

Informazio gehiago
Oil & Gas

Balio erantsi handia duten eta teknologikoki punta-puntakoak diren soluzioak garatzen ditugu hodi eta kuplak mekanizatzeko, produktibitate eta segurtasun mailarik handienak ziurtatzeko.

Informazio gehiago

Gure zerbitzu aurreratuei esker gure bezeroek mantentze lanen kostuak murriztu ditzakete, ekoizpen ekipoen erabilgarritasuna eta bizitza luzatuta, garapen digital berriekin optimizatuta.

Ezagutu gure zerbitzuak

Mantentze lan zuzentzaileak

Aurrez ikusi ezin daitekeen guztirako, gure lantaldeak arreta goiztiarra eskaintzen du makina azkar jartzeko berriz martxan, arazoak ahalik eta eragin gutxien izan dezan  ekoizpenean eta kalitatean.

Mantentze lan prebentiboak

Makinen egoera aldian-aldian egiaztatzeko programa efiziente pertsonalizatuak, makinen ustekabeko geldialdiak ekiditeko.

Mantentze lan prediktiboak

Fabrikazioaren digitalizazioko azken aurrerapenak, etengabeko monitorizazioa eta algoritmo adimendunak, lagun dezaketenak ereduak identifikatzen eta etorkizuneko akatsak iragartzen.

Informazio aurreratua

Makinari eta fabrikazio prozesuari buruzko informazioa biltzea eta prozesatzea, erabakiak arinago eta zehaztasun handiagoz hartzeko.

Retooling & Birmoldaketa

Makinetako aldaketak erronka berriei aurre egiteko, bai eta makinen birmoldaketak ere, makinei bigarren bizitza bat emateko: osagai berriak, funtzionaltasun berriak eta bizitza baliagarri handiagoa.

Prestakuntza aurreratua

Prestakuntza pertsonalizatuak makinaren lan moduetan: programazioa, zikloak eta funtzio espezifikoak, arraste konpentsazioak, alarma mezuak, lehengoratze instrukzioak, mantentze lan prebentiboak, etab., bezeroek beren Danobat makinari ahalik eta etekinik handiena atera diezaioten.

MP Manufacturing plant
CE Centres of excellence
SS Sales & Services

1954an sortu ginenetik, aldaketa teknologiko sakonak bizi izan ditugu eta enpresa global bihurtu gara berrikuntzari eta gure bezeroekin epe luzera egindako aliantziei esker. Bezeroek gurekin partekatzen dituzten erronkek hobera egiten eta eraldaketa bultzatzen laguntzen digute. Eta horregatik, gure bezeroak dauden lekuetan gaude.

> 0 M€
Fakturazioa
> 0
Pertsonak
0 %
Esporatzioa
0 %
I+G-ko Inbertsioa

Jarri harremanetan gurekin

Zure mezua bidalia izan da. Eskerrik asko zure interesagatik.

Akats bat gertatu da. Mesedez saia zaitez berriz beranduago.

Mesedez, bete derrigorrezko eremuak(*).

Mesedez, sartu baliozko mezu elektronikoa.

Arduraduna: DANOBATGROUP S Coop

Responsable: Informazio eskaera gestionatzea.

Legitimazioa: Erabiltzailearen baimena.

Hartzaileak: Datuak ez dira hirugarrengo entitateei emango legezko beharrrik ez bada.

Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezeztatu, besteak beste.

Pribatasun politika kontsultatzeko, mesedez klikatu hemen.