Industriaren araberako aplikazioak
Besteak beste, aplikazio hauetarako ditugu artezketako eta gogorreko torneaketako soluzioak
20 emaitza
Aplikazioa | Teknologia | Makina | ||
---|---|---|---|---|
EVren ardatz eragilea | Kanpoaldeak artezteko makinak | PG | ||
Zein da EVren ardatz eragileen mekanizaziorako soluziorik onena? “Soluzio hobea” ez da inoiz bakarra izaten. Egia esan, zure piezaren dimentsioaren, ekoizpen beharren eta beste faktore askoren araberakoa da dena. Makina zorro zabala dugu, artezteko makinak eta gogorrean torneatzeko tornuak ere bai…
|
||||
Hariztatzeko arra | Kanpoaldeak artezteko makinak | LG | ||
Gure HMIari eta harriak diamantatzeko OptiDress programari esker, besteak beste, denbora errekorrean aldatu ahal izango duzu erreferentzia.
|
||||
Injekzio ponpa | Artezteko makina zentrogabeak, Kanpoaldeak artezteko makinak | Estarta LG |
||
Perdoirik zorrotzenak lortuko dituzu, produktibitaterik handienarekin eta (des)karga sistema pertsonalizatzeko aukerarekin, baita benetan txikiak diren piezetarako ere.
|
||||
Motorren pistoi erradialak eta axialak | Kanpoaldeak artezteko makinak | LG | ||
Batzuetan makina bera ez da soluzioaren elementurik garrantzitsuena izaten. Makina barruan superakaberarako eta post-process neurketarako estazioak integratzeko gaitasuna erabakigarriagoak izan ohi da.
|
||||
Neck ring | MikroTurnGrind artezketarako eta gogorrean torneatzeko, Gogorrean torneatzeko tornu horizontalak, Kanpoaldeak artezteko makinak | MikroTurnGrind Horizontala Mikroturn® LG |
||
Danobaten, esperientzia dugu ahalik eta etekinik handiena lortzeko mekanizazio material eta prozesurik onenak hautatzen.
|
||||
PCD tresnak | Kanpoaldeak artezteko makinak | LG | ||
PCD erreminten mekanizazioan, gero eta doitasun zorrotzagoak lortzea da erronka nagusia. Gure soluzioa? Kontakturik gabeko neurgailu automatiko bat makinan integratzea. Horrela, langileak ez du artezketa prozesuan esku hartu beharko. Diametroan <3 mikra lortzen ditugu.
|
||||
Ponparen ardatz exzentrikoa | Kanpoaldeak artezteko makinak, Barrualdeak artezteko makinak, MikroTurnGrind artezketarako eta gogorrean torneatzeko | LG ID MikroTurnGrind Horizontala |
||
Ziklo denbora oso laburrak, materiala harrotzeko gaitasun handia duen abiadura handiko artezketari eta soluzioaren parte den portikoari esker. Lortu 1.000.000 osagai baino gehiago makinako eta urteko.
|
||||
Puntzoia | Kanpoaldeak artezteko makinak | LG | ||
Jasaten duten marruskaduraren ondorioz, puntzoiek higadura mekaniko etengabea jasaten dute. Doitasun handiz artezteko eta gogorrean torneatzeko soluzioek aukera emango dizute erronka handi hau gaindituko duten puntzoiak fabrikatzeko.
|
||||
Transmisio ardatza | Kanpoaldeak artezteko makinak | LG | ||
Dimentsio desberdineko transmisio ardatzetarako soluzioak garatu ditugu, transmisio ardatz handi eta txikietarako, eta horiekin errendimendu maila handiak lortuko dituzu makina bakar batekin. BL1 konfigurazioa eskaintzen dugu transmisio ardatz luzeetarako. Zentrifugazio sistema bat dute, eta…
|
||||
Turbo elektrikoaren ardatza | Kanpoaldeak artezteko makinak | LG | ||
Turbo elektrikoaren ardatzen mekanizazioari dagokionez, doitasun oso zorrotzak lortzeko gaitasuna da funtsezko faktorea. Lortu emaitzarik onenak prozesuaren egonkortasuna eta ahalik eta erabilgarritasun handiena eskaintzen dituen soluzio batekin.
|